Ordenagailuaren kontra edota norbaiten kontra joka dezakezu. Kalkulatu arkuaren inklinazioa eta indarra arratoiarekin eta jaurti! Ea ematen diozun besteari!!!
Eta arku jaurtiketa asko gustuko baduzue egin bisitatxo bat arkunaturari.
Robot batek egingo du lan gure gorputz barnean
Hurrengo hamar urteetan medikuntzak egungo gaixotasun sendaezinei (minbizia, sida…) erasotzeko gaitasuna izango dute. Nola? Berriro ere nanoteknologiari esker, bakterien eta birusen tamainako mikrorroboten bidez. Hauek gorputzean sartu ondoren, sentsore batzuen bidez, tratatu beharreko inguruan bakarrik izango dute eragina, zeharkako eraginak ekidinez.

Robert Freitasek, Nanomedicine liburuaren egileak, dioenez, mikrorrobot hauek karbonoz osaturik egongo dira, urrutiagoko etorkizunean DNAz eginak egongo direlarik.
Teknologi honek mikroebakuntza eta minbizien tratamendua zeharo aldatu eta hobetuko du. Estatu Batuetako minbiziaren nazio-erakundeak nanomedikuntza 2015.urterako jada erabiltzen hastea du helburu, ia minbizien %100 deuseztatzeko.

Informazio gehiago (euskaraz!) hemen.
Teletransportagailua zinematik egungo bizitzara.
Star Trecki esker ezagutu genuen teletrasportagailua egia bihurtzeko inoiz baino gertuago gaude. 2004an eman ziren lehen pausoak hori lortzeko: Ginebrako Unibertsitatean bit baten frakzio bat teletransportatzea lortu zuten eta Vienakoan, berriz, argi kuantuak 600 metrotara jaurti zituzten.

Aurreratze gehiagoren zain, oso urruti dagoen objektu bat ikutzea Claytronic-ek ahalbideratuko digu. Sistema honek objektu hauek eskaneatu eta berreraiki egiten ditu Smart Dusten bidez. Azken hau milaka nanoshipez osatutako hauts adimendua da, denak elkartzean objektu errealaren erreplika sortzen dutena.



