Gaur egun, munduko su arma azkarrena.
Gatling su arma Mike O’Dwyer Autralianoak sortua. Lehenengo 600, ondoren 30000, 60000 eta azkenik 1.000.000 bala minutuko rondak burutzen dira honako bideo honetan, tiro bakarra izango balitz bezala entzuten bada ere, zifra ikaragarri horretara iristen da minutu batean.
“Cibercolonia” polizien eta etxe zaintzaileen garaia hemen da.
Oraindik denbora behar da Asimovek imajinaturiko androideak sortzeko, hau da, arrazoitzeko eta autonomia propioa izateko robotak sortu eta etxeetan lanean jartzeko. Hala ere, badaude jada autonomoak diren robot batzuk Sony, Toyota edota Hondak sorturikoak.
Autoportrait: Marraztu egiten du.

Pápero, aurpegiak ezagutu eta umeekin jolasean ibiltzen da:

Robo-rat: New Yorkeko univertstateak egina, arratoiak hondamendietan jendea aurkitzeko, bonbak aurkitzeko edota espionajerako erabiliko dute. Garunean elektrodo batzuk ezarriz eramango duen norabidea kontrolatu eta kamera bat gainean duela ekingo dio lanari.

Asimo, egun dugun robotik aurreratuena mudimendu eta interakzioari dagokionez. 130 zentrimetroditu eta etorkizunean etxe zaintzailea izango dela espero da.
Baina zein izango dira robot guztiz autonomo eta arrazoidunak, hau da, bakarrik pentsatzeko ahalmena izango dutenak? Naiz eta gaur egun fikzioa izan argi eta garbi utzi zuen”Yo robot” pelikularen zuzendariak eta aditu askoek: Ns-5 a izango da etorkizuna.


Esaten dutenez lehenengo garun artifiziala 2045-2050 urteetan iritsiko da. Ordura arte itxaron beharko. Ala, ondo segi!!
Etxebizitzan etxetresna bakarra.
Ingurugiro adimendua deritzonean, ordenagailua izango da etxetresna guztien funtzioak kontrolatuko dituena eta erabaki ezberdinak hartuko dituena, adibide pare bat jartzearren frigorifikoa hutsik dagoela konturatzean, falta den janaria ordenagailuak berak automatikoki internetetik enkargatuko ditu edota pertsianak igoko ditu tenperatura igotzeko eta argia sartzeko beharra ikusten duenean.

Ingurugiro adimendu domotiko honen bultzatzaile garrantzitsuenetakoa Philips da, Homelab deritzonaren lanean ari direlarik. Etxe berezi hori eta bertakoak 24 orduko elkarrekintzan biziko dira sentsore, mikrofono, kamera eta pantailen bidez. Esperimentu honen sorkuntzarik xelebreenak “Eye Tracking”-a, etxeko sentsoreak kontrola ditzakezu begiaren mugimenduarekin (Gauzak funtzionamenduan jarri), eta “Smart Mirrors” deritzenak, monitore edota ispilu bihurtzeko kristal bereziak.

![]()
Justu etxera iristean, bainua prestatuta, musika bolumen egokian eta afaria prest aurkitzea jada ez da fantasia. Multinazional ugari ari dira hau garatzeko ahaleginetan eta gaur egun badaude hiri domotiko prototipoak. EuroMilanon (Italia), adibidez, etxebizitzako gauza guztiak distantziara kontrolatzeko prest daude.



