Etxebizitzan etxetresna bakarra.
Ingurugiro adimendua deritzonean, ordenagailua izango da etxetresna guztien funtzioak kontrolatuko dituena eta erabaki ezberdinak hartuko dituena, adibide pare bat jartzearren frigorifikoa hutsik dagoela konturatzean, falta den janaria ordenagailuak berak automatikoki internetetik enkargatuko ditu edota pertsianak igoko ditu tenperatura igotzeko eta argia sartzeko beharra ikusten duenean.

Ingurugiro adimendu domotiko honen bultzatzaile garrantzitsuenetakoa Philips da, Homelab deritzonaren lanean ari direlarik. Etxe berezi hori eta bertakoak 24 orduko elkarrekintzan biziko dira sentsore, mikrofono, kamera eta pantailen bidez. Esperimentu honen sorkuntzarik xelebreenak “Eye Tracking”-a, etxeko sentsoreak kontrola ditzakezu begiaren mugimenduarekin (Gauzak funtzionamenduan jarri), eta “Smart Mirrors” deritzenak, monitore edota ispilu bihurtzeko kristal bereziak.

![]()
Justu etxera iristean, bainua prestatuta, musika bolumen egokian eta afaria prest aurkitzea jada ez da fantasia. Multinazional ugari ari dira hau garatzeko ahaleginetan eta gaur egun badaude hiri domotiko prototipoak. EuroMilanon (Italia), adibidez, etxebizitzako gauza guztiak distantziara kontrolatzeko prest daude.




aupa eneko!!!!Zorionak eman behar dizkizut daukazun blogarengatik.Oso interesgarria da.Artikulu hau irakurri dut eta benetan,jada jendeak ez daki zer asmatu.Bihar arte!
2007 April 25 @ 6:12 pm