Etorkizuna zure esku

Robot batek egingo du lan gure gorputz barnean

Hurrengo hamar urteetan medikuntzak egungo gaixotasun sendaezinei (minbizia, sida…) erasotzeko gaitasuna izango dute. Nola? Berriro ere nanoteknologiari esker, bakterien eta birusen tamainako mikrorroboten bidez. Hauek gorputzean sartu ondoren, sentsore batzuen bidez, tratatu beharreko inguruan bakarrik izango dute eragina, zeharkako eraginak ekidinez.

Robert Freitasek, Nanomedicine liburuaren egileak, dioenez, mikrorrobot hauek karbonoz osaturik egongo dira, urrutiagoko etorkizunean DNAz eginak egongo direlarik.

Teknologi honek mikroebakuntza eta minbizien tratamendua zeharo aldatu eta hobetuko du. Estatu Batuetako minbiziaren nazio-erakundeak nanomedikuntza 2015.urterako jada erabiltzen hastea du helburu, ia minbizien %100 deuseztatzeko.

Informazio gehiago (euskaraz!) hemen.

April 8th, 2007 at 11:09 pm
3 Responses to “04.Nanomedikuntza”
  1. 1
    eagirre Says:

    Benetan interesgarria honako artikulu hau. Martxa honetan mediku izan nahi dugunok beste zeozer egin beharko dugu, robot hauek lan guztia kenduko digute eta! Jarraitu honelako artikuluak idazten, lan bikaina Eneko! Ondo pasa oporrak. Aio!

  2. 2
    rajendra Says:

    I am writing a popular science book where I want to use your picture
    http://www.irtc.org/…/stills/1999-06-30/dmvoyage.jpg
    800 x 600 – 212k
    as an example of future of nanomedicine.
    I seek your permission.
    Rajendra
    22nd July 2008

  3. 3
    Teknolari Says:

    Yes, sure. You can take it.