Gure armarioko arropen iraultza.
Arropak, bere erara, “pentsatzeko” ahalmena izango du. Egun badauzkagu gorputzeko tenperatura orekatu, hezetasuna saihestu eta argitu egiten direnak, hala ere, nanoteknologiak oraidikan urrunago eramango du jertse sinple bat janztea.
Balentziako Ítaca institutuak eta Madrileko Politécnica unibertsitateak sentsorez betetako trajeetan lana egiten ari dira, gaixo kardiobaskularrak 24 orduz zaintzeko. Traje hauek jada kosmonautek erabiltzen dituzte.
Kirolean ere ikusi ditugu txipez betetako zapatilak (Verb for Shoe), geroago jabearen datu fisiko espezifikoak emango dituztenak.

Alde profesionalean ere, André Agassi izan da “raqueta piezo-eléctrica” deritzona probatzen lehena. Erraketa hau elektrodo ugariz osatua dago, inpaktu bakoitza energia elektrikoa bihurtuz, kolpe bakoitzari indar handiagoa ematen dio.

Eta Sete Gibernau izan da hozte-sistema bertaraturiko monoa erabiltzen Qatarren. Ez zuen irabazi, baina, gutxienez, izerdirik bota ez zuen bakarra izan zen.




Ez nekien horrelakorik existitzen zenik! Oso blog interesgarria da.
2007 March 27 @ 3:26 pm