Etorkizuna zure esku

Organoak berreraikiko dira.

Cyborg hitzak “konpondua” esan nahi du, nahiz eta hiztegian oraindik ez aurkitu. Mediku adituek diotenez gorputzaren %80 berreraiki daiteke, beraz medikuntzaren etorkizuna, teknologiaren esku egongo da guztiz.

Cyber-eskua gaur egun, jada, errealitatea da. Garunean elektrodo batzuk sartzen zaizkio gaixoari, mugimendu txiki bat lortuz. Itsuek ere ikusmena zertxobait errekuperatu dute erraboil okularrean mikrodispositibo eta bideo kamera bat sartuz. Honez gain, egun, baditugu bihotz eta birika artifizialak gaixo larriak bizirik mantentzeko balio dutenak.

Baina medikuntzan gertaturiko azken iraultza exoeskeleto adimenduaren sorkuntzari dagokio, gorputz-adar mugiezinak dituzten pertsonei laguntzeko benetako puntazoa baita. Honez gain, trajea duen pertsonak duen indarraren %80 gehiago gehitzen zaio. “Terminator” jauna martxan da!!! Hal 5 du izena eta Tsukubako Unibertsitateak (Japon) sortu du. Sentsore, motoren eta wireless konexioen bidez dabil. Norberaren gorputzera ohitzen da, mugimenduetarako askatasun oso emanez. Garunaren aginduak makinara iristen dira segituan, hauek mugimendu bizkorretan bihurtuz.


March 22nd, 2007 at 11:13 am
2 Responses to “01. Cyborgak”
  1. 1
    Igor Says:

    Sinestezina teknologia robotikoak eta medikuntza hain eskutik joatea. kontxo, kontxo! Eta nik pentsa mediku batek apenas ordenagailuan ibiltzen jakitearekin nahiko zuela! Hemendik gutxira titulazio bikoitza!! Medikuntza eta ingenieritza elektronikoa.

  2. 2
    xmendez Says:

    Eh Novo erreserbatu bat niretzako. Bi hitzetan esango dizut: in kreible da hal5.
    agur