Ikertzaile askok diotenez, denbora makina diru kontua besterik ez da eta fisika teorikoaren aldetik ez du arazorik suposatzen.
Nahiz eta fisikoki denboran zehar bidaiatzea posible izan, arazo teknologikoak eta filosofikoak gaindiezinak dira egun.
Stephen Hawkingen urtebetetzean munduko fisiko ospetsuenak bildu ziren gai honi buruz eztabaidatzeako: Paul Daviesek dioenez denbora makina sortzea diru kontua besterik ez da. Hawkingek, berriz, denboran bidaiatzeko ideia baztertu egiten du 1991an “Kronologiaren babesaren ustean” adierazi zuenez. Eztabaida honetan denbora makina sortzeko batzuen asmoa azaleratzen da, era berean, bigarren gerra mundialera atzera egiteko ezintasun materiala eta espazio denboraren egitura kausalak argitzen direlarik.

“Fisiko gehienek prozesu hau burutzeko arazo gehiegi daudela diote, ezinezkoa delaren ideia ez defendatzeagatik” dio erlatibitatean aditua den Matt Visserrek, iraganera bidaiatzean eta zerbait aldatzean gertatuko zenaren pentsamenduan oinarritua. Hala ere, onartu beharra izan du ez dagoela iraganean zerbait aldaraztea ezinezkoa dela esaten duen froga matematikorik. Kronologia babesturik al dago? galdetzen dio bere buruari, hamarkada oso bateko ikerketan ezer atera ez duelako etsita.
Abiadura, grabitatea eta denbora
Etorkizunerantz bidaia guztiz ezberdina dela diote. Einsteinen erlatibitate teoriek erakutsi zutenez, abiadura oso altuak edota grabitatearen intentsitateak denbora kurbatu dezakete. Gero eta abiadura altuagoa edo grabitate intentsuagoa, denbora gehiago kurbatuko da, honi dilatazioa ere deitzen zaio.
Satelite orbitalak, adibidez, bost kilometro egiten dituzte segundoko, honek, beraien erlojuek lurrean daudenak baino polikiago markatzen dutela suposatzen du, denbora igaroaz Lurraren eta satelitearen ordu diferentzia handitzen joango delarik.
Fikzioak erakutsi dizkigun denbora zeharkaldiak dilatazio honen bertsio estremoa da. “La maquina del tiempo” pelikulan, adibidez, protagonistak etorkizunerantz urteak zeharkatzen ditu eta bidaian kanpoko erlojuak ikustean hauek abiadura izugarrian doaztela konturatzen da. Kanpokoek, berriz, denbora makinaren erlojua ikusitean oso poliki joango zen.

Diruan dago koska, ez fisikan
“Beraz, relatibitatearen aldetik ikusita posible izango litzateke etorkizunera bidaiatzea” dio Paul Daviesek, irakasle eta zientzia idazleak. “Diru kontua besterik ez da”.
Hau ikusita zientzialari gehienak iraganerantz egindako bidaiaren ideia argitzen zorpeturik dabiltza.
Daviesek 2001ean Denbora makina nola eraiki liburua idatzi zuen. Hemen zizare zuloen (agujero de gusano) bitartez iraganera joateko bide bat argitaratu zuen, hauek zulo beltz famatuen aldaerak izango zirelarik. Denboran zehar bidaiatzeko bi zulo beltz elkar zizare zulo baten bitartez lotuak beharko ziren, honela literalki ate bat irekiko zelarik.
Baina hori nola egin gaur egun dugun teknologiarekin? Bigarren zatian.
Populazio igoerak jada lurrazal osoa irentsiko duenez, ingeniari eta arkitektoek leku gehiago uzteko lurra zulatu eta horizontalean zabaldu ordez, bertikalean egitea hautatu dute. Honako hauek izango dira etorkizuneko etxebizitzen oinarria:
1. Burj Dubai (2010ean munduko eraikinik altuena, 818m, batzuk 1010metrotara igotzen dute zifra, helburua atera eta 8 minututan gela guztiak salduak ziren)

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/w8isV3ZqpmI" width="425" height="350" wmode="transparent" /]
2. Errusiako dorrea (Mosku 648m)

3- Incheon dorrea (Hego Korea 640m )

4- KVLY (Telebista anten, egungo altuena, 628m)

5- Chicagoko espirala. ( 609m )



6- Portu dorrea Karachi (Pakistan) 593m.


Proiektua:
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/gzWRhoew2vE" width="425" height="350" wmode="transparent" /]
7- Jakarta dorre, Kemaroyan, Indonesia 558m.

8- Torontoko CN dorrea, 553m.

9- Dorre bikien lekuan eraikitzen ari den Askatasun dorrea, 541m.

10- Egun munduko zeru-arraskari altuena, Taipei 101, 509m.

Artikulu originala hemen

